2017(e)ko ekainaren 30(a), ostirala

1.unitatea

1. Gaia: Herriko supermekatura goaz!
Maila: Lehen Hezkuntzako 3.a
Saioak: 16                                                 
Proposamenaren justifikazioa: matematikan edukiera ezberdinen magnitudeak nahiz unitateak lantzea ezinbestekoa da. Egunerokoan erabiliko dituzten unitateak izango dira eta dimentsio horren jakitun izatea ezinbestekoa izango da. Horretarako, egunerokoan beraien etxeetan erabiltzen diren ontziak hartu eta beraiekin lan egingo dugu.
Arazo-egoera:
a) Testuingurua: gure etxean hainbat ontzi daude, baina horien bolumena eta balioa jakitea gustatuko litzaiguke. Horrekin batera, hilabetean zehar xahutzen duguna kalkulatu eta egin beharreko erosketak planifika ditzakegu.
b) Arazoa: zer egin dezakegu bakoitzak bere etxekoa kalkulatzeko?
c) Helburua: edukiera eta prezioaren arteko erlazioak egitea. Bakoitzak xahutzen duenaren kontzientzia izatea eta taldeko bataz bestekoa ateratzeko gai izatea
Oinarrizko konpetentziak:
A. Zeharkakoak: denak
B.Diziplina-konpetentziak: Matematikarako konpetentzia, Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia, Hizkuntza- eta Literatura komunikaziorako konpetentzia eta teknologiarako konpetentzia.
Helburu didaktikoak:
1. Eguneroko bizitzatik ateratako problemak planteatzea eta ebaztea, informazioa tratatzeko estrategiak erabiliz, egunerokoan aplikatu ahal izateko.
2. Edukiera eta prezioen arteko alderaketak egitea, talde lanean aktiboki parte hartuz, xahutzen duguna kalkulatzeko.
3. Ikasitakoa aplikatu eta besteei adierazteko baliabideak sortu, landutako materiala erabiliz, ikas kideei azaltzeko.
Edukiak:
1.    Laguntzen eta elkarlanean aritzeko arauak.
2.    Informazioa tratatu eta identifikatzeko estrategien garapena.
3.    Unitate ezberdinen arteko alderaketak egiteko estrategia ezberdinak.
4.    Ahozko nahiz idatzizko adierazpenezko baliabideak.
Jardueren sekuentzia:
A. Hasierako fasea:  Zer dakigu supermerkatuko prezioei buruz? Nola antolatzen da supermerkatua? Prezioen arabera? Supermerkatuko antolaketa ikusi dezakegu.
B. Garapen fasea: etxetik produktuak ekartzen eta supermerkatuan ikusitakoaren arabera, gure sailkapen propioa egin.
C. Aplikazio eta komunikazioaren faseak: egindako lanaren jarraipena egin eta gainerako taldeei komunikatu. Talde bakoitzak bere ekarpenak egin. D. Orokortzea eta transferentzia: zertarako balio du egindako lanak? Gure etxeko txokoa antolatzen laguntzeko?
Ebaluazioa 
1.    Informazio ezberdinen kudeaketa modu eraginkorrean kudeatzen du.
2.    Edukiera eta prezioen arteko alderaketak egiten ditu.
3.    Bizitako esperientzia eta informazioarekin, komunikazio interakzioetan positiboki parte hartzen du.
B. Tresnak:
Hasierako ebaluazioa: irakaslearen errubrika, aurrezagutzen behaketa,
Prozesuaren ebaluazioa: talde lanaren autoebaluazioa, talde lana behatzeko irizpideak.
Bukaerako ebaluazioa: koebaluazioa eta autoebaluazioa, tranferentziak egiteko fitxa, irteera fitxa, irakaslearen errubrika.


EDUKIAK
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
LORPEN ADIERAZLEAK
1.EDUKI MULTZOA. EDUKI KOMUNAK
Laguntzen eta elkarlanean aritzeko arauak.
Ahozko nahiz idatzizko adierazpenezko baliabideak erabiltzea.
1.Matematikako lanerako jarrera positiboa izatea, kalkuluen aurkezpen txukuna eta ordenatua balioestea, eta konfiantza izatea norberaren aukeretan eta ikaskuntzako erronkak eta erroreak gainditzeko.
Bizitako esperientzia eta informazioarekin, komunikazio interakzioetan positiboki parte hartzen du.

3.EDUKI MULTZOA. MAGNITUDEAK KALKULATZEA ETA IRITZIRA KALKULATZEA.
Unitate ezberdinen arteko alderaketak egiteko estrategia ezberdinak.

5.Neurriekin lotutako eguneroko bizitzako zenbakizko testu errazak interpretatzea, eta objektu, espazio eta denbora ezagunen iritzirako kalkuluak eta neurketak egitea, neurtu beharreko objektuaren neurriari eta izaerari ondoen egokitzen zaizkion unitateak eta tresnak (konbentzionalak eta ez-konbentzionalak) erabiliz.
Edukiera eta prezioen arteko alderaketak egiten ditu.

5.EDUKI MULTZOA. INFORMAZIOAREN TRATAERA.
Informazioa tratatu eta identifikatzeko estrategien garapena.

9.Eguneroko bizitzako gertaerei eta objektuei buruzko datuak biltzea, emaitza taula erraz batean eta barra-grafiko batean adieraztea, eta barra-grafikoetan eta sarrera bikoitzeko tauletan aurkeztutako datuen oinarrizko interpretazioak egitea, galderak eginez eta problema errazak ebatziz.
Informazio ezberdinen kudeaketa modu eraginkorrean kudeatzen du.
IKTen erabilera modu esanguratsuan egiten du.

JARDUEREN SEKUENTZIA
1.       Aurrezagutzak azaleratzea: Zer dakigu supermerkatuko prezioei buruz? Nola antolatzen da supermerkatua? Prezioen arabera? Supermerkatuko antolaketa ikusi dezakegu.
2.       Supermerkatura joan aurretik datuak jasotzeko txantiloia egingo dugu taldeka.
3.       Supermerkatura joan eta datuak jaso. Prezioak eta edukiera ezberdinak aztertuko ditugu.
4.       Etxean ditugun potoak ekarri eta supermerkatuan egin dugun berbera etxeko armairuan egingo dugu.
5.       Supermerkatuko datuekin prezioak eta bolumenak alderatu beharko dituzte, ondoren beraien etxeetan dagoen bolumena kalkulatuko dute.
6.       Talde kide guztien artean, sukalde batean behar dena kalkulatuko dute. Beraientzat eguneroko bizitzan garrantzitsua den hori aukeratuko dute.
7.       Ontzi bakoitzak daukan bolumena adierazten du enbasean, baina nola kalkulatuko dugu? Laborategiko tresneria erabili dezakegu.
8.       Ateratako ondorioak talde handian adierazi beharko dituzte, horretarako informazioa adierazteko baliabide ezberdinak erabiliko dituzte.
ERABILIKO DIREN BALIABIDEAK
-          Arbela, orri zuriak, IKTak, potoak, laborategiko materiala, txantiloi ezberdinak, ebaluaziorako errubrikak, supermerkatuko informazioa agertzen den materiala.
EBALUAZIORAKO TRESNAK. ZEHARKAKO KONPETENTZIAK ERREGULATZEKO TRESNAK
TALDE LANA BEHATZEKO IRIZPIDEAK
Taldean dagoenean aktiboki partzen du.


Adostasunera heltzeko jarrera agertzen du

Rolak betetzen ditu

Ekarpen interesgarriak egiten ditu.


AUTOEBALUAZIOA
-          Nola sentitu zara unitatean zehar?
-          Talde lanean nola aritu zara? Rolak bete dituzu? Aktiboki parte hartu duzu?
-          Beste taldeekiko errespetuz jokatu al duzu?
-          Besteen ekarpenak entzun eta adostasunera heltzen saiatu zara?
-          Azken helburura bidean, zer nolako ekarpena egin duzu?
-          Nola hobetuko zenuke zure lana?
IRTEERA FITXA
-          Zer egin duzu gaur?
-          Zer ikasi duzu?
TRANSFERENTZIAK EGITEKO FITXA
-          Zertarako balio dizu gaur ikasitakoak?
-          Nola erabiliko zenuke?
-          Aurreko gaiekin nola lotzen duzu?
-          Zer gehiago ikasiko zenuke?
-          Zer gehitu edo kenduko zenioke ikasitakoari?

AHOZKO AURKEZPENAK EGITEKO KONTUAN IZAN BEHARREKOAK
-          Bere diskurtsoa modu ordenatuan bota du.
-          Jendeari begira egon da uneoro.
-          Espazioaren erabilera modu esanguratsuan egin du.
-          Erabilitako materialak modu esanguratsuan erabili ditu.
MATEMATIKAKO KONPETENTZIA ERREGULATZEKO ERRUBRIKA.
Eskas
Ondo
Bikain
Bizitako esperientzia eta informazioarekin, komunikazio interakzioetan ez du parte hartzen du
Bizitako esperientzia eta informazioarekin, komunikazio interakzioetan positiboki parte hartzea kostatzen zaio.

Bizitako esperientzia eta informazioarekin, komunikazio interakzioetan positiboki parte hartzen du.

Edukiera eta prezioen arteko alderaketak egiteko oinarrizko kontzeptuak ez ditu barneratu.
Edukiera eta prezioen arteko alderaketak egiterakoan zailtasunak adierazten ditu.

Edukiera eta prezioen arteko alderaketak egiten ditu.

Informazio ezberdinen kudeaketa egiteko zailtasun nabariak agertzen ditu eta IKTen erabilera ez egokia egiten du.
Informazio ezberdinen kudeaketa egitea kostatu egiten zaio, baina laguntza eskatzen du. IKTen erabilera egiterakoan talde kideen laguntza behar izaten du.
Informazio ezberdinen kudeaketa modu eraginkorrean kudeatzen du.
IKTen erabilera modu esanguratsuan egiten du.



1.unitatea

1. Gaia: Herriko supermekatura goaz! Maila: Lehen Hezkuntzako 3.a Saioak: 16                                         ...