1. Gaia: Herriko supermekatura goaz!
|
Maila: Lehen Hezkuntzako 3.a
|
Saioak: 16
|
Proposamenaren justifikazioa: matematikan
edukiera ezberdinen magnitudeak nahiz unitateak lantzea ezinbestekoa da.
Egunerokoan erabiliko dituzten unitateak izango dira eta dimentsio horren
jakitun izatea ezinbestekoa izango da. Horretarako, egunerokoan beraien
etxeetan erabiltzen diren ontziak hartu eta beraiekin lan egingo dugu.
|
Arazo-egoera:
a) Testuingurua: gure etxean hainbat
ontzi daude, baina horien bolumena eta balioa jakitea gustatuko litzaiguke.
Horrekin batera, hilabetean zehar xahutzen duguna kalkulatu eta egin
beharreko erosketak planifika ditzakegu.
b) Arazoa: zer egin dezakegu
bakoitzak bere etxekoa kalkulatzeko?
c) Helburua: edukiera eta prezioaren
arteko erlazioak egitea. Bakoitzak xahutzen duenaren kontzientzia izatea eta
taldeko bataz bestekoa ateratzeko gai izatea
|
Oinarrizko konpetentziak:
A. Zeharkakoak: denak
B.Diziplina-konpetentziak:
Matematikarako konpetentzia, Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia,
Hizkuntza- eta Literatura komunikaziorako konpetentzia eta teknologiarako
konpetentzia.
|
Helburu didaktikoak:
1. Eguneroko bizitzatik ateratako
problemak planteatzea eta ebaztea, informazioa tratatzeko estrategiak
erabiliz, egunerokoan aplikatu ahal izateko.
2. Edukiera eta prezioen arteko
alderaketak egitea, talde lanean aktiboki parte hartuz, xahutzen duguna
kalkulatzeko.
3. Ikasitakoa aplikatu eta besteei
adierazteko baliabideak sortu, landutako materiala erabiliz, ikas kideei
azaltzeko.
|
Edukiak:
1. Laguntzen
eta elkarlanean aritzeko arauak.
2. Informazioa
tratatu eta identifikatzeko estrategien garapena.
3. Unitate
ezberdinen arteko alderaketak egiteko estrategia ezberdinak.
4.
Ahozko nahiz idatzizko
adierazpenezko baliabideak.
|
Jardueren sekuentzia:
A. Hasierako fasea: Zer dakigu supermerkatuko prezioei buruz?
Nola antolatzen da supermerkatua? Prezioen arabera? Supermerkatuko antolaketa
ikusi dezakegu.
B. Garapen fasea: etxetik produktuak
ekartzen eta supermerkatuan ikusitakoaren arabera, gure sailkapen propioa
egin.
C. Aplikazio eta komunikazioaren
faseak: egindako lanaren jarraipena egin eta gainerako taldeei komunikatu.
Talde bakoitzak bere ekarpenak egin. D. Orokortzea eta transferentzia: zertarako
balio du egindako lanak? Gure etxeko txokoa antolatzen laguntzeko?
|
Ebaluazioa
1. Informazio
ezberdinen kudeaketa modu eraginkorrean kudeatzen du.
2. Edukiera
eta prezioen arteko alderaketak egiten ditu.
3. Bizitako
esperientzia eta informazioarekin, komunikazio interakzioetan positiboki
parte hartzen du.
B. Tresnak:
Hasierako ebaluazioa: irakaslearen
errubrika, aurrezagutzen behaketa,
Prozesuaren ebaluazioa: talde
lanaren autoebaluazioa, talde lana behatzeko irizpideak.
Bukaerako ebaluazioa: koebaluazioa
eta autoebaluazioa, tranferentziak egiteko fitxa, irteera fitxa, irakaslearen
errubrika.
|
EDUKIAK
|
EBALUAZIO
IRIZPIDEAK
|
LORPEN ADIERAZLEAK
|
1.EDUKI MULTZOA. EDUKI
KOMUNAK
Laguntzen
eta elkarlanean aritzeko arauak.
Ahozko
nahiz idatzizko adierazpenezko baliabideak erabiltzea.
|
1.Matematikako
lanerako jarrera positiboa izatea, kalkuluen aurkezpen txukuna eta ordenatua
balioestea, eta konfiantza izatea norberaren aukeretan eta ikaskuntzako
erronkak eta erroreak gainditzeko.
|
Bizitako
esperientzia eta informazioarekin, komunikazio interakzioetan positiboki
parte hartzen du.
|
3.EDUKI MULTZOA. MAGNITUDEAK KALKULATZEA ETA IRITZIRA
KALKULATZEA.
Unitate
ezberdinen arteko alderaketak egiteko estrategia ezberdinak.
|
5.Neurriekin
lotutako eguneroko bizitzako zenbakizko testu errazak interpretatzea, eta
objektu, espazio eta denbora ezagunen iritzirako kalkuluak eta neurketak
egitea, neurtu beharreko objektuaren neurriari eta izaerari ondoen egokitzen
zaizkion unitateak eta tresnak (konbentzionalak eta ez-konbentzionalak)
erabiliz.
|
Edukiera
eta prezioen arteko alderaketak egiten ditu.
|
5.EDUKI MULTZOA. INFORMAZIOAREN TRATAERA.
Informazioa tratatu
eta identifikatzeko estrategien garapena.
|
9.Eguneroko
bizitzako gertaerei eta objektuei buruzko datuak biltzea, emaitza taula erraz
batean eta barra-grafiko batean adieraztea, eta barra-grafikoetan eta sarrera
bikoitzeko tauletan aurkeztutako datuen oinarrizko interpretazioak egitea,
galderak eginez eta problema errazak ebatziz.
|
Informazio
ezberdinen kudeaketa modu eraginkorrean kudeatzen du.
IKTen
erabilera modu esanguratsuan egiten du.
|
JARDUEREN
SEKUENTZIA
1. Aurrezagutzak azaleratzea: Zer dakigu supermerkatuko prezioei buruz? Nola antolatzen
da supermerkatua? Prezioen arabera? Supermerkatuko antolaketa ikusi dezakegu.
2. Supermerkatura joan aurretik
datuak jasotzeko txantiloia egingo dugu taldeka.
3. Supermerkatura joan eta datuak
jaso. Prezioak eta edukiera ezberdinak aztertuko ditugu.
4. Etxean ditugun potoak ekarri
eta supermerkatuan egin dugun berbera etxeko armairuan egingo dugu.
5. Supermerkatuko datuekin
prezioak eta bolumenak alderatu beharko dituzte, ondoren beraien etxeetan
dagoen bolumena kalkulatuko dute.
6. Talde kide guztien artean,
sukalde batean behar dena kalkulatuko dute. Beraientzat eguneroko bizitzan
garrantzitsua den hori aukeratuko dute.
7. Ontzi bakoitzak daukan
bolumena adierazten du enbasean, baina nola kalkulatuko dugu? Laborategiko
tresneria erabili dezakegu.
8. Ateratako ondorioak talde
handian adierazi beharko dituzte, horretarako informazioa adierazteko baliabide
ezberdinak erabiliko dituzte.
ERABILIKO DIREN BALIABIDEAK
-
Arbela,
orri zuriak, IKTak, potoak, laborategiko materiala, txantiloi ezberdinak,
ebaluaziorako errubrikak, supermerkatuko informazioa agertzen den materiala.
EBALUAZIORAKO TRESNAK. ZEHARKAKO KONPETENTZIAK
ERREGULATZEKO TRESNAK
TALDE
LANA BEHATZEKO IRIZPIDEAK
Taldean
dagoenean aktiboki partzen du.
|
|
Adostasunera heltzeko
jarrera agertzen du
|
|
Rolak betetzen ditu
|
|
Ekarpen interesgarriak
egiten ditu.
|
AUTOEBALUAZIOA
-
Nola
sentitu zara unitatean zehar?
-
Talde
lanean nola aritu zara? Rolak bete dituzu? Aktiboki parte hartu duzu?
-
Beste
taldeekiko errespetuz jokatu al duzu?
-
Besteen
ekarpenak entzun eta adostasunera heltzen saiatu zara?
-
Azken
helburura bidean, zer nolako ekarpena egin duzu?
-
Nola
hobetuko zenuke zure lana?
IRTEERA FITXA
-
Zer
egin duzu gaur?
-
Zer
ikasi duzu?
TRANSFERENTZIAK
EGITEKO FITXA
-
Zertarako
balio dizu gaur ikasitakoak?
-
Nola
erabiliko zenuke?
-
Aurreko
gaiekin nola lotzen duzu?
-
Zer
gehiago ikasiko zenuke?
-
Zer
gehitu edo kenduko zenioke ikasitakoari?
AHOZKO AURKEZPENAK
EGITEKO KONTUAN IZAN BEHARREKOAK
-
Bere
diskurtsoa modu ordenatuan bota du.
-
Jendeari
begira egon da uneoro.
-
Espazioaren
erabilera modu esanguratsuan egin du.
-
Erabilitako
materialak modu esanguratsuan erabili ditu.
MATEMATIKAKO
KONPETENTZIA ERREGULATZEKO ERRUBRIKA.
Eskas
|
Ondo
|
Bikain
|
Bizitako
esperientzia eta informazioarekin, komunikazio interakzioetan ez du parte
hartzen du
|
Bizitako
esperientzia eta informazioarekin, komunikazio interakzioetan positiboki
parte hartzea kostatzen zaio.
|
Bizitako
esperientzia eta informazioarekin, komunikazio interakzioetan positiboki
parte hartzen du.
|
Edukiera
eta prezioen arteko alderaketak egiteko oinarrizko kontzeptuak ez ditu
barneratu.
|
Edukiera
eta prezioen arteko alderaketak egiterakoan zailtasunak adierazten ditu.
|
Edukiera
eta prezioen arteko alderaketak egiten ditu.
|
Informazio
ezberdinen kudeaketa egiteko zailtasun nabariak agertzen ditu eta IKTen
erabilera ez egokia egiten du.
|
Informazio
ezberdinen kudeaketa egitea kostatu egiten zaio, baina laguntza eskatzen du. IKTen
erabilera egiterakoan talde kideen laguntza behar izaten du.
|
Informazio
ezberdinen kudeaketa modu eraginkorrean kudeatzen du.
IKTen
erabilera modu esanguratsuan egiten du.
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina